Mostrando entradas con la etiqueta sarrera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sarrera. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de enero de 2015

Web 2.0-ren errekurtso pedagogikoak

Sarean hainbat errekurtso desberdin aurkitu ditzakegu, baina web 2.0 an sarturik dauden errekurtso hauek zenbait ezaugarri izan behar dituzte, horien artean publikatzeko, nahasteko, erlazionatzeko eta taldeka lan egiteko balio behar dute. Ezaugarri hauetako bat ez bada agertzen, ezin dezakegu web 2.0 errekurtso moduan hartu.
Hori kontuan hartuta errekurtso hauek aurkeztuko ditut:

  1. Blog-ak. Blog-ak ezagutza sortzeko herramintak dira. Irakaskuntza arloan edukiak mantentzeko leku moduan erabili ohi da, eta bertan komentarioak jarri daitezke, edota tutoria deialdiak ipini... Irakaskuntza arlotik kanpo, bakoitzaren pentsamenduak bertan jartzeko edota lanak bertan publikatzeko erabili daiteke.
  2. Wikiak. Elkarlana esan nahi dute. Wikika jerarkiak apurtzen dituzte eta irakaskuntza guztiek jaso egiten dute. Bertan komunikatu egin zaitezke, edota lanak egin eta presentatu...
  3. Podcast eta vodcast. Bertan rss aurkitu ditzaketa eta horien bitartez nahi ditugun berriak eguneratu ditzakegu edota errekurtso profesionalak elkarbanatu...
  4. Mundu birtualak eta sare sozialak.  Mundu birtualak irakaskuntza gaitasun oso handia dute, ikasteko leku segurak direlako eta bertan entsaiatu egin daitekeelako inolako beldurrik gabe. Gaur egun edozien pertsonak erabili ditzake.
  5. Flickr edo Picasa. Errekurtso hau argazkiak igotzeko eta elkarbanatzeko balio du. Irakasle askok plataforma hauek erabiltzen dituzte klaseko irteeretako argazkiak bertan igotzeko, betiere familien parte hartzearekin.
  6. Youtube, Ustream... bideo programak dira. Honen bitartez bideoak grabatu ditzakegu, exposisio bat egin, entrebista bat, klase bat aurrera eraman...
  7. Mapa kolaboratiboak. Google maps-en bitartez bidaia birtualak egin daitezke, bertan atal politikoak, historikoak, geografiak...aztertu egi daitezke.
  8. Plataforma birtualak(moodle) eta foroak. Errekurtsoen artean, hoberena moduan hartu dezakegu irakaskuntzari deritzonez. Aurreko errekurtso gehienak honen bitartez erabili daitezkelako.

lunes, 5 de enero de 2015

Nola barneratu web 2.0 ikasketa prozesuan

Web 2.0 duela zenbait urte barneratu egin da prozesu formatiboan, eskola 2.0 erabiliz zehatzagoak izateko, baina hau kasu gehienetan ez dago ondo aplikaturik. Web 2.0 aplikatzeko orduan ondorengo puntuak izan behar ditugu kontuan:

  • Irakasleak rol aldaketa bat izan behar du. Irakaslearen klasea emateko era aldatu behar da, orain ezagutzak ez ditu berak esan behar, baizik eta antolatu eta orientatu informazioa.
  • Ikasleak rol aldaketa bat jaso behar du baita ere. Ikasleak ez du bakarrik irakasleak esaten duena entzun behar baizik eta parte hartu behar du eta lagundu behar du ariketa bat egiterakoan, beraren ezagutzak ondo aplikatuz.
  • Irakaskuntza tradizionala alde batera utzi eta ezagutzak sortu eta bilatzaile bihurtu behar gara. Alde batera utzi behar dugu irakaslearen rol tradizionala, hau da, ikasleak eserita egotea ezer egin gabe irakasleak haren ezagutzak trasmititzen dituen bitartean. Horren ordez, ikasleak motibatu eta web 2.0 ren bitartez lortu daitezkeen ezagutzak antolatu behar ditu. Horrela ikasleak bilatzen ikastea sustatzen da.
  • Metodologia aldaketa eta ikaskuntza estilo berriak. Ezinbestekoa da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan web 2.0 barneratzean, metodologia eta estilo berriak garatzea.
  • Irakasleen formakuntza. Irakasleek formakuntza jaso behar dute teknologia berrietara egokitzeko. Ez dauka zentzurik hainbat errekurtso teknologiko izatea, gero irakaslegoak erabiltzen ez baditu.
  • Konpetentzia berriak garatu. Konpetentzia eta ezaugarri berriak garatu behar ditugu bilatutako informazio ezagutzan bihurtzeko.
Argi dagoenez, Web 2.0 irakaskuntza sistema aurrera eramateko, ez da nahikoa irakasleak formakuntza jasotzearekin eta ikaastoletan errekurtso teknologikoak jartzearen, baizik eta aldaketa sakon bat egon behar da irakaskuntza prosezuaren barnean guztiak metodo berria honetara moldatu daitezen.









WEB 2.0

Sarrera


Izen hau, web 2.0, Tim O`Reilly eta Dale Dougherty eman zioten 2004, eta brainstorming baten ondoren lortu zen izena. Web 2.0 deritzo, web-aren bigarren generazio bati non erabiltzaileen komunitateak eta zerbitzu eta aplikazio talde batek aldaketak jasotzen dituen elkarlan sozialari esker.
Honek hezkuntza mailan hainbat aukera eskaintzen ditu, lan taldean aritu daitekeelako eta horrek lan indibiduala alde batera usten duelako. Horrela irakasleak erditzaile papera du eta ikasleak bere ikaskuntzaren atal aktibo dira, hau edozein momentu edota lekutan aurrera eraman ahal izanez.

Horregatik, gure hezkuntza prozesuan termino hau aplikatu aurretik hurrengo ezaugarriak kontuan izan behar ditugu:
Esquema de la web 2.0
  • Interaktibitatea, ezinbestekoa da.
  • Konektibitatea, sarera sartu ahal izateko
  • Aplikazioak aldatu daitezkeela eta bakoitzaren gustura modifikatu.
  • Aplikazioak lan taldean aritzeko eta parte hartzeko izan behar dira. Erabiltzaileen arteko parte hartzea sustatu egin behar da edukiak sortzeko orduan.
  • Aplikazioa, erabiltzaile bakoitzaren jakintza maila izan behar du kontuan eta guztioi egokitua egon behar da.
  • Aplikazioak doan izatea oso garrantzitsua da erabilera izan dezaten.
  • Aplikazioak mobilitatea izan behar du, izan ere, gaur egun informazioa hainbat iturri desberdinetatik igo daiteke sarera...mugikorretik, ipad....

Alde positiboak eta negatiboak


  1. Positiboak
  • Irakaskuntza eraginkorragoa da, ikasleak parte hartzen dutelako prozesuan.
  • Ez du interneteko aparteko ezagutzarik eskatzen.
  • Erabiltzaileen arteko komunikazio hobetzek du.
  • Ikasketa denborak hobetu egiten dira, izan ere, erabiltzailearen arabera moldatu egin daitezke.
  • Irakas prozesuan metodologia praktikoagoak erabili daitezke.
  • Web-arekiko interesa handitu egiten da.
  • Informazioa momentu oro jaso daiteke.
  • Sortutako edukiak hobetuz, esperientzia berriak lantzen ditu.
    2. Negatiboak
  • Jasotzen dugun informazioa beti ez dator iturri ezagunetik, horregati horren kalitatea eztabaidagarria izan daiteke.
  • Ikasleak ez dakite web 2.0 ko tresnak ondo erabiltzen eta horietara ikasleak moldatu daitezen denbora bat igaro behar da.
  • Horrez gain, informazio gehiego lortu daiteke eta horren ondorioz guztia ezian daiteke prozesatu.

jueves, 11 de diciembre de 2014

INTERNET-EN HISTORIA

Interneten sorrera 1960.urtean gertatzen da. Amerikako estatu batuak, erabilera militarreko red bat sortu egiten du, errusiarrak zerbait beren kontra egiterakoan, herrialde osoan zehar informazioa lortu ahal izateko.
Red hau 1969.urtean sortu egiten da eta ARPANET du izena. Hasiera batean, 4 ordenagailuri zegoen konektaturik, baina bi urte geroago 4 ordenagailuren ordez, 40 zeuden. Azkenean "red" hori atzeratuta gelditu zen eta TCP/IP deituriko protokolo bat sortu zuten.



Funtzio militrrak ARPANET-ekin lotura galdu egin zuten eta MILNET programan jarraitu zuten. NSF(national science fundation) bere informatika korrontea sortzen du, NSFNET deitua. Momentu horretatik aurrera aurrerakuntza ikaragarria izan zen eta bertan hasi zen eratzen guar egun INTERNET-en moduan ezagutzen duguna. 1985erako internet oinarri bat zuen eta gutxi batzuengatik ezagutua zen. 1990erako NSFNET 100.000 serbidore zituen gutxi gorabehera. 1990.urtean Ted Nelson eta Robert Caillau sistemari izen bat jartzen diote eta izen hori World Wide Web (WWW) izan zen. 1993.urtean Marc Andreesen nabigatzailearen lehen bertsioa egin zuen "mosaic" deitutako eta modu naturalago batean sartzea eskaintzen zuen.
Momentu horretatik aurrera interneten hazkundea ikaragarria izan zen eta gaur egun guztiak ezagutzen dugun internet eratu zen.

informazioa hemendik:internet historia

martes, 18 de noviembre de 2014

ORDENAGAILUEN SORRERA

Hezkuntzan erabiltzen den teknologiari buruz hitz egiteko, teknologia hauen sorrera eta historia ezagutu behar dugu. Horregatik sarrera honetan, ordenagailuen historiari buruz hitz egin dizuet.

HASIERA
Ordenagailuei buruzko datarik garrantzitsuena 1936.urtea da. Urte horretan lehenengo ordenagailua izan zen sortua, Z1 ordenagailua ( Honrad Zuse). Z1  lehen ordenagailutzat hartu egiten da, programablea zen lehen ordenagailua zelako. Honen aurretik beste gailu batzuk zeuden baina hau baino potentzia gutxiagorekin. 1942. urterarte ordenagaluen ideiak ez zuen aurrera egin. Lehenengo konpainia " ABC Computers" zuen izena. Urte horretatik aurrera, mundu osoan zehar zenbait ikertzaile ordenagailuak aztertu egin zituzten hobetzeko asmoarekin. Puntu honetatik aurrera, ordenagailu txikiagoak eta azkarragoak egiten hasi ziren. IBM enpresa ordenagailuen munduan sartzerakoan, aldaketa garrantzitsua gertatu zen merkatu honetan. 

domingo, 16 de noviembre de 2014

Zein motatako teknologiak erabiltzen ditugu hezkuntzan?



Hezkuntza teknologiak aurrera egin dute gure gaur egungo gizartearekin batera. Hezkuntzan teknologia manualak erabiltzen hasi ziren, non irakasleak eta ikasleak arbela eta koadernoa erabiltzen zuten irakaskuntza ariketa guztiak bertan egiteko. Denbora aurrera egin ahala teknologiak metodo berriak txertatzen jarraitu du hezkuntzan. Hasieran txertatu zen oso teknologia garrantzitsu bat, kalkulagailua izan zen, honen bitartez irakasleek askoz errastasun handiago zuten matematika irakasgaian.


Horren ondoren, beste teknologia aurrerakuntza garrantzitsu bat eman zen, ez bakarrik hezkuntzarako baizik eta gizarte osoarentzako, ordenagailua agertu egin zen. Hasiera batean oso teknologia sinpleak ziren baina denbora igaro ahala gero eta funtzio gehiago betetzen zituzten, gaur egun arte. 


proeiktor


Ordenagailuarekin batera, proiektorea agertu egin zen. Hau baita ere, oso aurrerapen teknologiko erabilgarria izan zen, ez ordenagailu bezain nabaria baina klasean ondo egokitu zen. Proiekoreen bitartez, irakasgai magistralak  irakasten dira eta horretaz gain bideoak jarri daitezke.



Hezkuntzan erabiltzen diren teknologia guztietatik, ordenagailua eta internet-a dira eskolan gehien erabiltzen diren teknologiak, baina oraindik ez da hauek eman dezaketen %100 aprobetxatzen. Horrez gain, baita ere hemen sartu behar ditugu, radioa eta telebista (dvd eta bideoa) oso garrantzitsuak izan direlako hezkuntza prozesuan zehar.






informazioa hemendik hartuta:http://www.uoc.edu/web/esp/articles/joan_majo.html

martes, 4 de noviembre de 2014

HEZKUNTZA TEKNOLOGIARI HURBILKETA

Blog honi hasiera emateko eta gaia pixka bat kokatzeko, gaur egungo teknologia berriak hezkuntzan sartzeak dituen  abantailak eta desabantailak esango dizkizuet. Horrela zuek ere honi buruzko iritzia izan dezakezue eta abantaila eta desabantaila bakoitzarekin ados edo desados zaudeten esan.


  • Abantailak:
  1. Irakasleak eta ikasleak informatika eta komunikazio teknologia berriekin harremanetan jartzeak eskola gaur egungo mundura hurbiltzea dakar eta, baita lan mundura.
  2. Irakurketa, idazketa eta expresio esparruak landu egiten dira mundu funtzional batean.
  3. Ezagutza eta informazioa globalizatzera eta demokrazitatzera laguntzen dute.
  4. Talde lana sustatzen dute zentru desberdinetako ikasleen artean esparru nazionalean nahiz internazionalean, horrela experientzia komunak landu egiten dituzte eta modu interkultural batekin.
  5. Etxearen eta eskolaren arteko lotura sortu daiteke, internet-en bitartez, eta horrela gurasoak edo tutoreak, ikaslearen jarrera, aktibitateak eta programen edukiak eta egitura jakin dezakete.
  6. Beste hizkuntza eta kultura batzuen ezagutza sustatzen dute.
  7. Informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta antolatzeko gaitasunak lantzen dituzte.
  8. Ikasleak hobetu adaptatu egiten dira ariketetara, izan ere, maila altuago edota baxuagoa behar duten ariketak daudelako.
  9. Irakasleek eta ikasleek eskura dute informazio berriena eta horrek horien motibazioa igotzen du.


  • Desabantailak:

  1. Irakasleek ez dute formazio nahikorik teknologia berri hauek modu orokor batean erabiltzeko.
  2. Zentruak ez dute software eta informatika ekipo nahikoa ikasleek teknologia berrien erabilera orokor bat egin dezaten.
  3. Irakasleek askotan klasearen kontrola galtzen ari diren sentzasioa pairatzen dute eta baita ikasleen ikasketa prosezuarena.
  4. Askotan denbora gehiegi galtzen dugu informazioa topatzen.
  5. Interneten bitartez edonork informazioa jarri dezakeenez, askotan aurki dezakegu informazio hori eskasa izatea edota ez komenigarria izatea, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren kasuan programa fidagarriak daude.
  6. Askotan programa asko teoria konduktistetan daude oinarriturik eta gaur egungo irakaskuntza planteamenduekin ez datoz bat.


Hau irakurri ondoren bideo bat utziko dizuet, teknologiak historian zehar hezkuntzan izan duen garrantzia irudikatzen duena.





viernes, 24 de octubre de 2014