Astekaria teoria


Orrialde honetan osteguneko teoria saioetan emandako edukiei buruzko hausnarketa egingo dut astekari gisa.

2014ko urriaren 16a

Gaur IKT ikasgaiaren lehenengo saioa izan dugu eta gehien bat saio hau bideratuta egon da ikasgaia honi sarrera emateko eta bertan egingo ditugun jarduerak zeintzuk diren ezagutzeko. Jarduerarik garrantzitsuena irakasgai honetan blog bat aurrera eramatea izango da, bertan gure hausnarketa, lanak...igo beharko ditugu. Irakasgai hau eraikiko dugun blogaren inguruan antolatuko da. Sarreratxo hau egin ostean, erlajazio ariketa bat egin dugu eta horren ondoren IKT-ari buruzko galdera batzuk erantzun behar izan ditugu.

Irakasgai honetan, guztia blogaren inguruan egongo zela jakiterakoan poztu egin naiz batez beste lan atsegina iruditu zaidalako. Alde batetik teknologia arloekin lan egitea gustoko dudalako eta beste alde batetik, hauek erabiltzerakoan trebakuntza lortzen duzulako eta hau oso garrantzitsua delako.

2014ko urriaren 30a

Gaurko klasea bideo bat ikusiz hasi egin dugu, "visiones disruptivas de la educación" deiturikoa, Maria Acasorena. Gero, lehenengo egunean egin genuen erlajazio ariketa egin dugu baina honetan irakasleak textu bat irakurri digu. Eta klaseari amaiera emateko, lauko taldeetan jarri egin gara. Nire taldekideak, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta dira. 

Gaurko klasearen hasiera gustuko izan dut, izan ere, bideoa oso interesgarria iruditu zait eta gainera bertan esandakoarekin nahiko ados nago. Gaur egun teknologia atzerapen ikarragarria dago hezkuntza arloan eta aurrera eramaten den irakaskuntza atzeratuta dago. Harritu egin nau berriro erlajatzeko ariketa egiteak. Eta azkenik, klase amaieran irakasleak blogari eta talde lanari buruzko zalantzak argitzen saiatu den momentua, nahiko kaos izan da, batez ere klaseko jendea gai horri buruzko urduritasuna zuelako eta argibideak ez dituztelako zalantzak guztiz konpondu. Talde lanari dagokionez, egokitu zaigun gaia gustuko dut eta lantzeko interesgarria den gai bat iruditzen zait.

2014ko azaroaren 13a

Saio teoriko hau taldeen aurkepenak egitera bideratu da. Bost talde desberdinek egin dituzte aurkezpenak eta hauek erabilitako euskarri digitalak egokiak eta erabilgarriak izan dira nire ustez. Hauek guztiak bukatzerakoan irakasleak aurkezpenei buruzko iritzi esan du.

Aurkezpenetako gaiak nahiko antzekoak iruditu zaizkit eta horrek azkenean nahiko astunak bihurtzen zituen. Klase bukaeran gonzalok esan duenarekin ados nago, izan ere, aurkezpenen arloan urduritasunak oso paper garrantzitsua duelako.

2014ko azaroaren 20a

Gaur gure aurkezpena egitea egokitu zaigu. Nire ustez aurkezpena nahiko ongi egon da, denbora aldetik ondo bete ditugu neurriak, egokitu zitzaigun gaia ondo sintetisatu dugu eta erabili dugun powerpoint oso erabilgarria iruditu zait klasekideak aurkezpenaren ildoa jarrai dezaten.

Gainerako aurkezpenak interesgarriak iruditu zaizkit baina batez ere bideoa erabili duten aurkezpenak, izan ere, aurkezpen bat egiteko oso modu ona eta berritzailea iruditu zaidalako.

2014ko azaroaren 27a

Gaurko saioan azkenengo 7 taldeak egin dute aurkezpena. Oso desberdintasun handia egon dira lehenengo eguneko aurkezpenetatik gaur eginikoetara. Guztiak ondo aurkeztuak egon dira, baina azkenekoetan baliabide teknologiko oso desberdinak erabili dira. Lehenengo egunean guztiek ahozko aurkezpena egin zuten, bigarrenean bi bideo agertu ziren eta gaurkoan Pow Toon programa erabili dute eta emaze programa baita ere.

Nire ustez, bideo bat egiterakoan kontu handia izan behar da, izan ere irudiak oso ongi aukeratu behar dira ikus entzuleentzako erakargarria izan dadin. Baina tldeek nire ustez oso ongi egin dute,

2014ko abenduaren 11a

Gaurko saioa hasteko blog bakoitzean agertu beharreko informazioa zehaztu egin du, horrela bakoitzak bere blog-a ondo antolatu dezan. Horren ondoren, dokumentatzaileen aurkezpenak egon dira. Dokumentatzaile talde bakoitzak, aztertu dituen taldeak azaldu egin ditu.
Aurkezpena egiten hasi direnean ez nekien zer jarduera egiten zituzten dokumentatzaileak, baina oso lan ona iruditu zait, horren bitartez bakoitzaren lana beste ikuspuntu batetatik ikusten duzulako eta bertatik egindako akatsak baita ere.

2014ko abenduaren 18a

Gaur ikt-ren azkenengo klase izan da eta bertan dokumnetatzaileen aurkezpen bat eta alaitz-ek bideo batzuk jarri ditu. Eta horrela ikt-ren klase teorikoak bukatu dira. Esan beharra dut blog honen bitartez lan egitea gustuko izan duduala.




No hay comentarios:

Publicar un comentario