martes, 18 de noviembre de 2014

ORDENAGAILUEN SORRERA

Hezkuntzan erabiltzen den teknologiari buruz hitz egiteko, teknologia hauen sorrera eta historia ezagutu behar dugu. Horregatik sarrera honetan, ordenagailuen historiari buruz hitz egin dizuet.

HASIERA
Ordenagailuei buruzko datarik garrantzitsuena 1936.urtea da. Urte horretan lehenengo ordenagailua izan zen sortua, Z1 ordenagailua ( Honrad Zuse). Z1  lehen ordenagailutzat hartu egiten da, programablea zen lehen ordenagailua zelako. Honen aurretik beste gailu batzuk zeuden baina hau baino potentzia gutxiagorekin. 1942. urterarte ordenagaluen ideiak ez zuen aurrera egin. Lehenengo konpainia " ABC Computers" zuen izena. Urte horretatik aurrera, mundu osoan zehar zenbait ikertzaile ordenagailuak aztertu egin zituzten hobetzeko asmoarekin. Puntu honetatik aurrera, ordenagailu txikiagoak eta azkarragoak egiten hasi ziren. IBM enpresa ordenagailuen munduan sartzerakoan, aldaketa garrantzitsua gertatu zen merkatu honetan. 

domingo, 16 de noviembre de 2014

Zein motatako teknologiak erabiltzen ditugu hezkuntzan?



Hezkuntza teknologiak aurrera egin dute gure gaur egungo gizartearekin batera. Hezkuntzan teknologia manualak erabiltzen hasi ziren, non irakasleak eta ikasleak arbela eta koadernoa erabiltzen zuten irakaskuntza ariketa guztiak bertan egiteko. Denbora aurrera egin ahala teknologiak metodo berriak txertatzen jarraitu du hezkuntzan. Hasieran txertatu zen oso teknologia garrantzitsu bat, kalkulagailua izan zen, honen bitartez irakasleek askoz errastasun handiago zuten matematika irakasgaian.


Horren ondoren, beste teknologia aurrerakuntza garrantzitsu bat eman zen, ez bakarrik hezkuntzarako baizik eta gizarte osoarentzako, ordenagailua agertu egin zen. Hasiera batean oso teknologia sinpleak ziren baina denbora igaro ahala gero eta funtzio gehiago betetzen zituzten, gaur egun arte. 


proeiktor


Ordenagailuarekin batera, proiektorea agertu egin zen. Hau baita ere, oso aurrerapen teknologiko erabilgarria izan zen, ez ordenagailu bezain nabaria baina klasean ondo egokitu zen. Proiekoreen bitartez, irakasgai magistralak  irakasten dira eta horretaz gain bideoak jarri daitezke.



Hezkuntzan erabiltzen diren teknologia guztietatik, ordenagailua eta internet-a dira eskolan gehien erabiltzen diren teknologiak, baina oraindik ez da hauek eman dezaketen %100 aprobetxatzen. Horrez gain, baita ere hemen sartu behar ditugu, radioa eta telebista (dvd eta bideoa) oso garrantzitsuak izan direlako hezkuntza prozesuan zehar.






informazioa hemendik hartuta:http://www.uoc.edu/web/esp/articles/joan_majo.html

martes, 4 de noviembre de 2014

HEZKUNTZA TEKNOLOGIARI HURBILKETA

Blog honi hasiera emateko eta gaia pixka bat kokatzeko, gaur egungo teknologia berriak hezkuntzan sartzeak dituen  abantailak eta desabantailak esango dizkizuet. Horrela zuek ere honi buruzko iritzia izan dezakezue eta abantaila eta desabantaila bakoitzarekin ados edo desados zaudeten esan.


  • Abantailak:
  1. Irakasleak eta ikasleak informatika eta komunikazio teknologia berriekin harremanetan jartzeak eskola gaur egungo mundura hurbiltzea dakar eta, baita lan mundura.
  2. Irakurketa, idazketa eta expresio esparruak landu egiten dira mundu funtzional batean.
  3. Ezagutza eta informazioa globalizatzera eta demokrazitatzera laguntzen dute.
  4. Talde lana sustatzen dute zentru desberdinetako ikasleen artean esparru nazionalean nahiz internazionalean, horrela experientzia komunak landu egiten dituzte eta modu interkultural batekin.
  5. Etxearen eta eskolaren arteko lotura sortu daiteke, internet-en bitartez, eta horrela gurasoak edo tutoreak, ikaslearen jarrera, aktibitateak eta programen edukiak eta egitura jakin dezakete.
  6. Beste hizkuntza eta kultura batzuen ezagutza sustatzen dute.
  7. Informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta antolatzeko gaitasunak lantzen dituzte.
  8. Ikasleak hobetu adaptatu egiten dira ariketetara, izan ere, maila altuago edota baxuagoa behar duten ariketak daudelako.
  9. Irakasleek eta ikasleek eskura dute informazio berriena eta horrek horien motibazioa igotzen du.


  • Desabantailak:

  1. Irakasleek ez dute formazio nahikorik teknologia berri hauek modu orokor batean erabiltzeko.
  2. Zentruak ez dute software eta informatika ekipo nahikoa ikasleek teknologia berrien erabilera orokor bat egin dezaten.
  3. Irakasleek askotan klasearen kontrola galtzen ari diren sentzasioa pairatzen dute eta baita ikasleen ikasketa prosezuarena.
  4. Askotan denbora gehiegi galtzen dugu informazioa topatzen.
  5. Interneten bitartez edonork informazioa jarri dezakeenez, askotan aurki dezakegu informazio hori eskasa izatea edota ez komenigarria izatea, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren kasuan programa fidagarriak daude.
  6. Askotan programa asko teoria konduktistetan daude oinarriturik eta gaur egungo irakaskuntza planteamenduekin ez datoz bat.


Hau irakurri ondoren bideo bat utziko dizuet, teknologiak historian zehar hezkuntzan izan duen garrantzia irudikatzen duena.





lunes, 3 de noviembre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur  egun ikaslek teknologiaren mundu batean bizi dira eta ezagutza horietaan natiboak direla esan daiteke. Ikasleek egunean zehar teknologia berriak erabiltzen dituzte, baina eskolan kontrakoa gertatzen da, izan ere, eskolak esparru honetan nahiko atzeraturik daudelako. Antzinako metodoak erabiltzen ditu eskolak eta aldatu egin behar ditu.

Ikuspuntu honetatik nahiko oinarrizkoa da eskoletan teknologia erabiltzen hastea. umeek euren etxeetan egunero erabiltzen dutenez, honek pizgarri moduko bat izango litzateke eskolan arreta handiago izateko eta baita irakasgaiak umeei egokitzeko.

Azkenik, kontuan izan behar dugu, klaseko ikasleak teknologia hauek eskuratzeko baliabideak dituztela. hori zihurtatu ondoren, honi esker ikasleak motibatuago sentituko dira eta klasearen dinamika beste modu batekoa izango da. Ezin daitezke irakatsi gaur egungo umeak metodo atzeratuekin.


Hitz Gakoak:
- natibo digitalak
- ikt-ak integratu
- alfabetatze digitala
- prestakuntza eza
- teknologia


Galderak:
- zein metodo erabili behar dira gaur egungo ikasleekin?
- IKT metodoak zein adinarekin hasi gaitezke erabiltzen?