astekaria

Orri honetan idatziko dudana klasean egunero egiten ditugun aktibitateak dira eta horri buruzko hausnarketa bat.

2014ko urriaren 24a

Gaur, urriak 24, blogarekin hasi egin gara. Bakoitza bere gmail kontuaren bitartez blog-a zabaldu du. Pausu hau egiterakoan, blogarentzako izenburua pentsatu dut eta blogari url kodea sartu diot sortzeko. Horren ondoren, lehengo sarrera igo dut froga egiteko, horrela blogger-en funtzionamendu ezagutzen hasteko.
Sarrerak igotzeko hainbat aukera daudez, hainbat sarrera desberdin igo ditu, bertan dauden aukera desberdinak erabiltzeko. Hasierako sarreran ordenagailuko bideo bat txertatu dugu. Hurrengo sarreran youtube-ko bideoa igo dugu. Horren ondorengo sarreran vimeo-ko video bat txertatzen ikasi dugu. Gaur sarrerekin bukatzeko, internetetik irudi bat txertatzen ikasi dugu. Sarrera hauek egiten genituen bitartean sarrera bakoitzari etiketa batzuk jartzen ikasi dugu, horrela gure bolga modu ordenatu batean mantentzeko eta gauzak erraztasun handiagorekin aurkitzeko.
Sarrerekin bukatzekoan, blogaren disenura igaro gara. Klasearen atal honetan, blogean gadget berriak txertatu ditugu eta baita ere beste gadget bat klasekideen blogekin lotura izateko.
Hori egiterakoan, titulua editatu dugu eta fondoa jarri diogu. Eta azkenik, blogean bi orrialde berri ireki ditugu, bata astekaria egiteko eta beste informazioa jartzeko.
Hausnarketa:
Gaur blog-ei buruzko hainbat gauza ikasi ditut, izan ere, inoiz ez nuen blog bat erabili eta bertan egin daitezkeen gauza desberdinak oso erabilgarri eta interesgarriak iruditu zaizkit. Eta hezkuntza arloan erabiltzeko oso baliabide polita iruditzen zait.


2014ko urriaren 30a
Gaur klasean, blogaren diseinuari buruz aritu gara. Lehenengo bolgaren fondoa aldatu egin dut, lehen nuena ez zidalako gustatzen. Horren ondoren, blogeko tituluaren letra mota eta eta kolorea aldatu dut kontrastea ondo gelditzeko.Horrez gain, beste gadget batzuen kolorea eta letra mota aldatu egin dut.
Hori egiterakoan, klasekideen zenbait enlace kopiatu egin ditugu, horrela behar ditugunean bertan eskura ditugu. 
Klasea bukatzeko,  feed bat blogean sartzen ikasu dugu eta zertarako balio duten azaltzen duen bideo bat ikusi dugu.  Eta azkenik, klaseari bukaera emateko erloju bat txertatu dugu, kanpoko link baten bitartez.
Hausnarketa:
Klasean ikasitakoa oso erabilgarria iruditu zait blogari buruzko gauza anitz ikasten jarraitu dugulako eta feed-ak zer diren ezagutu dudalako. Gainera hau oso tresna interesgarria iruditu zait. Azkenik blog-an jarri daitekeen erloju barietatea harritu egin nau.


2014ko urriaren 31

Gaur klase praktikoan, praktika saioetarako taldeak egin ditugu. Nire taldekideak Eider Martinez, Xabier Ibarrondo, Nerea Garcia, Ander Gastesi eta Jon Garcia dira. Irakasleak blogak irakaskuntzan gaiari buruzko informazioa bilatzea eskatu digu, klase amaieran aurkezpen bat egiteko asmoarekin. Horrez gain aurkezteko programa batzuk gomendatu dizkigu.
Hausnarketa:
Egin dugun aurkezpena baliagarria izan zait blogean dauden ezaugarriak eta erabilera desberdinak ezagutzeko. Gure taldean aurkezpena bubbl programaren bitartez egin dugu, eta aurkezpena nahiko ondo egin dugu.


Kontzeptu mapa:


2014ko azaroaren 13a


  Gaur microsoft wordekin lan egingo dugu eta testu bat formateatzeko ariketa batekin klaseari ekingo diogu.  Micorsoft word dituen erabilera asko ezagutu ditu, sinpleetatik hasita gero konplexuago batzuk ezagutuz. Testu batekin lan egin dugu eta bertan atalak zenbatu, testua justifikatu, letra aldatu, portads egin, orrialde zenbakia jarri, esteka bat egin, aurkibide bat txertatu, zuzentzailea erabili... eta gainerakoak egin behar izan ditugu.
hausnarketa modura, gaur klasean word askoz hobeto erabiltzen ikasi dut, bertan ikusi ditugun hainbat herraminta ez nituelako ezagutzen eta oso praktikoak iruditu zaizkit batez ere, lanak egiteko eta txukun eta dotore lan egiteko. 
Hausnarketa:
Gaurko saioa oso baliagarria iruditu zait. Word-a ia egunero erabltzen den programa bat da eta bertan zenbat eta tresna gehiago erabiltzen jakin gero eta hobeago eta txukunago egingo dituzu lanak. gaurko saiotik gehien gustatu zaidana, aurkibidea modu automatiko batean egitea izan da. Ikasitako gainerako baita ere gustatu zait baina hau izan da harreta gehien eman didana




2014ko azaroaren 14a


Gaurko klase praktikoan taldeko proiektuarekin hasi egin gara. Lehenik eta behin, irakasleak testu bat irakurri digu non taldeka lan egiterakoan agertzen diren egoera desberdinak azaltzen zituen, eta gero taldeka testu horri buruz hausnartu eta guztion artean komentatu behar genuen. Baina ez da eztabaida handirik sortu.
Irakurri genuen hurrengo testua garrantzi handiagoa izan zuen, "los jetas y los pasotas" zuen izena. Lan talde batean aurkitu ditzakezun jende motari buruz hitz egiten zuen eta mota honetako jendea zelako tratua jaso behar duen nahi duena ez egiteko. Gai honi buruz eztabaida handiagoa sortu egin zen, guztiok bizi izan dugulako egoera hori eta testuak arrazoia zuelako gehienok kasu hiren aurrean malguegiak garela.
Hau egin ondoren, talde lanari egin genion. Talde fitxa bat eratu genuen eta taldeko arauak osatu genituen. Ostean, google sites bat sortu genuen eta bertan zenbait orrialde zabaldu genituen, kurtsoan zehar egindako lanak igotzeko asmoarekin.

Hausnarketa:

"Los pasotas y los jetas" testu interesgarria iruditu zait, nahiz eta pasaden urtean testu berdina irakurri genuen beste irakasgai batean. Hau irakurri ondoren, eztabaida bat egon da eta bertan talde bakoitzak bere jarrera azaldu egin du. Azkenik, sites bat zabaldu dugu. Nik sites bat zabaltzen nuen lehenengo aldia izan da, zerbait sailagoa espero nuen baina ongi modatu nahiz azkenean.







2014ko azaroaren 20a

Klase hasiera azaldu digu gaur proiektuarekin aurrera egingo dugula. Lan proiektuaren kronograma azaldu du eta lanean hasi gara.  Popplet programaren bitartez (aurretik azaldu duena) eskema bat egin dugu, bertan egoeraren azterketa sartuz. Ondoren ikt-ak hezkuntzan nola landu edo txertatu daitezken planteatu dugu. Hau guztia egin ostean, kronograma egin dugu.
Hausnarketa:
Saio hau nahiko modu nahasian hasi dugu talde lana eta hainbat galdera egin behar izan dizkiogu Josuneri. Horren ostean ongi moldatu gara eta aurrera egin dugu. Programa berri bat erabili dugu, popplet izenekoa.





















2014ko azaroaren 21a

Konpetentzia digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu youtuben, eta bertan azaltzen zuen gaitasun honek dituen garrantziak gaur egun. Hemen dago esteka: gaitasun digitala .
Lan taldean aritu gara gaitasun hau aztertzen. Mapa kontzeptual bat egin dugu, gaitasun honek dituen dimentsio desberdinak aztertu ditugu, gaitasun honek eskola arloan dituen ondorioak pentsatu ditugu eta azkenik, hausnarketa bat egin dugu. Horri bukatzerakoan, hurrengo lana egiteko beharko dugun programa azaldu egin du, Delicious.
Hausnarketa:
Klase hasieran ikusi dugun bideoa alde batetik astunegia iruditu zait baina bestetik esaten zuena interesgarria zen. Gaur praktikan landutako gaia, klase teorikoetan landuta genuen eta horregatik abantaila pixka batekin abiatzen ginela iruditu zait. Azkenean erabili dugun programa, delicious, erabilgarria iruditu zait orokorrean, baina pertsonalki ez dut uste erabiliko dudanik bizitza pertsonalean.



2014ko azaroaren 27a

Delicious-en egin genuen kontuan esteka batzuk igo genituen ikt-ak hezkuntzan duten garrantziari buruz. Gaur klasean, esteka horietako bat edo berak gida praktikoan emandako esteka bat hartu eta aztertu behar izan dugu. Esteka horren bitartez taula bat bete behar izan dugu bertan informazio guztia ipiniz. Horren ondoren taldeko hausnarketa bat egin dugu eta egoera diseinatu dugu. Hori egiterakoan, sites-ekin abiatu gara eta bertan aurrerakuntza handia egin dugu, gauzak ongi zehaztu ditugu. Klasea bukatu aurretik, lan proiektuaren egoera birdefinitu dugu.


Hausnarketa:
Gaurko klasea oso produktiboa iruditu zait, izan ere, lanak bukatu bezain laster sites-a hobetzen hasi egin gara eta nire ustez hobekuntza nabarmena izan da.


2014ko abenduaren 11a

Gaurko saio praktikoan proiektua jorretzen jarraitu dugu, egoera berria planteatu eta proiektuan erabiliko dugun web orrialde aukeratu egin dugu. Azkenean chiltopia orrialdea aukeratu egin dugu hainbat aukera desberdin eskaintzen zizkigulako.
Chiltopiao gure ustez oso web erabilgarria da eta baita ere erabiltzeko erreza. Gauzak behar bezala kokatuta daude eta ume batek ez luke arazorik izango bertatik nabigatzeko orduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario