lunes, 5 de enero de 2015

WEB 2.0

Sarrera


Izen hau, web 2.0, Tim O`Reilly eta Dale Dougherty eman zioten 2004, eta brainstorming baten ondoren lortu zen izena. Web 2.0 deritzo, web-aren bigarren generazio bati non erabiltzaileen komunitateak eta zerbitzu eta aplikazio talde batek aldaketak jasotzen dituen elkarlan sozialari esker.
Honek hezkuntza mailan hainbat aukera eskaintzen ditu, lan taldean aritu daitekeelako eta horrek lan indibiduala alde batera usten duelako. Horrela irakasleak erditzaile papera du eta ikasleak bere ikaskuntzaren atal aktibo dira, hau edozein momentu edota lekutan aurrera eraman ahal izanez.

Horregatik, gure hezkuntza prozesuan termino hau aplikatu aurretik hurrengo ezaugarriak kontuan izan behar ditugu:
Esquema de la web 2.0
  • Interaktibitatea, ezinbestekoa da.
  • Konektibitatea, sarera sartu ahal izateko
  • Aplikazioak aldatu daitezkeela eta bakoitzaren gustura modifikatu.
  • Aplikazioak lan taldean aritzeko eta parte hartzeko izan behar dira. Erabiltzaileen arteko parte hartzea sustatu egin behar da edukiak sortzeko orduan.
  • Aplikazioa, erabiltzaile bakoitzaren jakintza maila izan behar du kontuan eta guztioi egokitua egon behar da.
  • Aplikazioak doan izatea oso garrantzitsua da erabilera izan dezaten.
  • Aplikazioak mobilitatea izan behar du, izan ere, gaur egun informazioa hainbat iturri desberdinetatik igo daiteke sarera...mugikorretik, ipad....

Alde positiboak eta negatiboak


  1. Positiboak
  • Irakaskuntza eraginkorragoa da, ikasleak parte hartzen dutelako prozesuan.
  • Ez du interneteko aparteko ezagutzarik eskatzen.
  • Erabiltzaileen arteko komunikazio hobetzek du.
  • Ikasketa denborak hobetu egiten dira, izan ere, erabiltzailearen arabera moldatu egin daitezke.
  • Irakas prozesuan metodologia praktikoagoak erabili daitezke.
  • Web-arekiko interesa handitu egiten da.
  • Informazioa momentu oro jaso daiteke.
  • Sortutako edukiak hobetuz, esperientzia berriak lantzen ditu.
    2. Negatiboak
  • Jasotzen dugun informazioa beti ez dator iturri ezagunetik, horregati horren kalitatea eztabaidagarria izan daiteke.
  • Ikasleak ez dakite web 2.0 ko tresnak ondo erabiltzen eta horietara ikasleak moldatu daitezen denbora bat igaro behar da.
  • Horrez gain, informazio gehiego lortu daiteke eta horren ondorioz guztia ezian daiteke prozesatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario