miércoles, 17 de diciembre de 2014

Taldeko akta

Hasiera batean egokituta gaiaren bideoa eta textuak guztion artean irakurtzea erabaki genituen. Horren ondore, google drive-aren bitartez lan egitea erabaki genuen, bertan laburpena, hitz gakoak eta erronkak adosteko.

Testuaren laburpena binaka egin genuen eta lortu genituen bi laburpenak batu egin genituen haien arteko antzekotasunen errepikapenak sahiestuz eta desberdintasuank jarriz. Laburpenak batzeko unibertsitatean lan egin genuen eta bertan hitz gakoak eta erronkak amankomunean jarri genituen.

Azkenik, aurkezpenean lantzeare ekin diogu eta horretarako beste aldi batean geratu gara unibertsitatean hau aurrera eramateko. Bertan guztion artean power point-a egin dugu. Power point-a egiteko bakoitzak atal bat hartu eta horren powerpointa egin zuen, baina egiteko momentuan guztion iritziak errespetatu behar ditugu.
Web 2.0
LABURPENA:

Gaur egungo gizartean, teknologia berriak gure bizitzaren esparru guztietara hedatu dira. Internet, adibidez, informazio iturri huts bat izatetik jendeen arteko interakzioak eta harremanak sustatzen dituen tresna izatera igaro da.

Gizartea aldatzen eta bilakatzen den moduan, teknologia, web orriak eta abarrek garapen eta bilakaera bat dute. Honekin lotuta 2.0 kontzeptua aurkitzen dugu, programa baten bertsia definitzen duena. Hau internetetik dator, izan ere, Tim O’Reillyk “web 2.0”-ren definizioa eman zuen. Web 2.0 lehen eraldaketa teknologikoa da.

Web horri garaikide askok, etengabe berritzen dituzte haien edukiak, eta interneteko erabiltzaileei webaren kudeaketan parte hartzeko aukera eskaintzen die (Web 2.0), horrela, erabiltzailearen jarrera aldatzen (ikusle izatetik, parte-hartzaile izatera). Aurretik esandakoari erreparatuz, hezitzaileek konturatu dira teknologia berriak hezkuntzarako oso tresna baliogarriak izan ahal direla, eta haietaz baliatu dira hezkuntza 2.0 bat eraikitzen joateko.

Eskolan IKTak erabiltzeko plan ugari egin dira eta baliabide informatikoak ia eskola guztietara hedatu dira.  Hala ere, interneten erabilera ez da oraindik hainbestekoa. Sarea komunikazioa lantzeko eta partekatzeko tresna aproposa da. Horretarako, lehen urratsa hezitzaileei Interneten trebatzeko aukera praktikoak ematea da.

Web 2.0 hezkuntza alorrerako oso erabilgarria da. Ikasleak teknologietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra da. Gainera, hizkuntza idatzia, komunikazio ahalmena, analisi zein kritikarako gaitasuna, ikaskideen arteko erlazioa, ikasle-irakasle elkar-ekintza eta abar hobetzeko egokia da.

Tresna eta dinamika berri ugari sortzen ari dira etengabe. Honako hauek dira adibide batzuk: blogak (ikasleen arteko komunikazioa, baita irakaslearekin ere bultzatzeko, komunikazioa ahalbidetu, ikerketak eta esperientziak trukatzeko, ariketa sortzaileak asmatzeko…), jarioak (informazioetara harpidetzeko, gertakarien alertak jasotzeko…), wikiak (informazio bilatzeko, sortzeko edota eraldatzeko, taldeko lanak egiteko…) eta sare sozialak (ezagutza eta informazioa trukatzeko, ezagutzak hobetzeko eta zabaltzeko…).
IKTero irakasle taldea Web 2.0 erabilpenaren berri eman dute. IKTeroek IKT plana diseinatu, ezarri eta dinamizatu dute haurrak txikitatik digitalki alfabetatuak izateko. Izan ere, umeak txikitatik tresna horietara ohituz gero, etorkizunean izugarrizko maila izango dute. Bitartean, irakaslearen papera ere aldatu egin da, orain bitartekari eta prozesuaren gidaria da, horrela autonomia sustatuz.

IKTeroei ikastoletan  euskara 2.0 ere daukagu. IKTero batek adibidez (Maite Goñi), Euskara ikasgaia lantzeko hamaika baliabide sortu eta guztion eskura jarri ditu. Izan ere, euskarak teknologiak ere behar ditu, era honetan, euskara munduratzeko. Euskarazko tresna propioak garatu eta batez ere erabili behar ditugu. Euskara globalizatzeko bere erronka nagusia teknologikoa izan behar da.

Nahiz eta internetek onura ugari ekarri, bere alde iluna ere izan dezake. Internetek hainbat arrisku ekartzen ditu, adin txikikoei bereziki. Horrek, gurasoengan interneta hezkuntzan erabiltzeren aurkako iritzia piztu dezake. Izan ere,  interneta erabiltzeak hainbat arrisku ditu, familiengan kezkak sortaraziz.   

Arrisku horien artean edukien inguruko arriskuak ditugu: legez kontrakoak (haur pornografia), kaltegarriak (arrazaren araberako iritziak) eta gezurrezkoak (asmo onak ez dituzten pertsonekin kontaktuan jarri). Merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak  ere daude, baita lege alderdiarekin zerikusia duten arriskuak ere (norbait arriskuan jarri  bere datu pertsonalak kaleratuz…).

Honen aurrean, eskolak zerbait egin beharko luke, adibidez: Interneten inguruko interesa adierazi eta honen erabileraren eztabaidak sortu, Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu, eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi, iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili, eta ikasleak izan ditzaketen arriskuetatik babestea ahalbidetzen duen eskola politika ezarri.

IEPen helburua ikastetxeetan internet segurtasunez eta arduraz erabiltzea da, eta ikasleak sareak izan ditzakeen arriskuetatik babestea. Printzipio orokor batzuk ditu: internet hezkuntza erabilera bat izatea, teknologia berrien arriskuak ebaluatzea, erantzukizuna guztiena dela ezagutzea eta erabilera arautzea. IEPak estrategia batzuk erabiltzen ditu eta ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen ditu. Irakasleak arriskuen jakinaren gainean egon behar dute.

Hezkuntza hobetzeko interneteko sarbide ikasleentzako diseinatu egon behar da eta adinari egokitua. Arau batzuk izan behar ditu erabilera egokirako. Internet era egokian erabiltzeko, irakasleek prestakuntza jaso behar dute, ikasleei  jarrera kritikoa lantzen lagundu eta jabetza intelektuala errespetatzen irakatsi dieten. Ikasleek arriskuak ezagutu behar dituzte eta horiek saihesteko moduak bilatu. Irakasleek ikasleak jakinarazi behar dituzte interneten egin dezaketena eta ezin dezaketena egin. Posta elektronikoari dagokionez arau batzuk ezarri eta sarera argazkiak igotzea oso zainduta egon beharko luke. Foroei dagokionez, eskolak bakarrik baimendutako foroetak sartu ahal dira eta beti ere irakaslearen aurrean. Irakasleez gain, gurasoek ere parte hartuko dute euren baimena emanez eta haurrak etxean egiten dutena kontrolatuz. Izan ere, zenbat eta pertsona gehiago parte hartu prozesuan, emaitzak hobeagoak izango dira.


HITZ GAKOAK:
  • Teknologia berriak
  • Digitalki alfabetatzea
  • Hezkuntza 2.0
  • Interneteko arriskuak
  • Elkar ekintza, parte hartzea
  • Eraberritzea

ERRONKAK:
  • Umeak txikitatik teknologia berrietara ohitu behar ditugu, hauek modu seguru eta eraginkor batean rabiltzen irakatziz, gero etorkizun batean teknologiak erabiltzeko erraztasuna izateko.
  • Ikasleak teknologiaren mundu berri hau ezagutzeko prosezuan, irakasleez gain, gurasoek baita ere oso papera garrantzitsua dute. Arriskuen aurrean, guztiok parte-hartu behar dugu, erabilera egokia sustatzen.
  • Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten tresnak erabiltzea eta sortzea ikasleen hainbat gaitasun pizteko eta garatzeko (komunikazioa, sormena, autonomia, elkar-ekintza, interakzioa…)

IRUDIA:

jueves, 11 de diciembre de 2014

INTERNET-EN HISTORIA

Interneten sorrera 1960.urtean gertatzen da. Amerikako estatu batuak, erabilera militarreko red bat sortu egiten du, errusiarrak zerbait beren kontra egiterakoan, herrialde osoan zehar informazioa lortu ahal izateko.
Red hau 1969.urtean sortu egiten da eta ARPANET du izena. Hasiera batean, 4 ordenagailuri zegoen konektaturik, baina bi urte geroago 4 ordenagailuren ordez, 40 zeuden. Azkenean "red" hori atzeratuta gelditu zen eta TCP/IP deituriko protokolo bat sortu zuten.



Funtzio militrrak ARPANET-ekin lotura galdu egin zuten eta MILNET programan jarraitu zuten. NSF(national science fundation) bere informatika korrontea sortzen du, NSFNET deitua. Momentu horretatik aurrera aurrerakuntza ikaragarria izan zen eta bertan hasi zen eratzen guar egun INTERNET-en moduan ezagutzen duguna. 1985erako internet oinarri bat zuen eta gutxi batzuengatik ezagutua zen. 1990erako NSFNET 100.000 serbidore zituen gutxi gorabehera. 1990.urtean Ted Nelson eta Robert Caillau sistemari izen bat jartzen diote eta izen hori World Wide Web (WWW) izan zen. 1993.urtean Marc Andreesen nabigatzailearen lehen bertsioa egin zuen "mosaic" deitutako eta modu naturalago batean sartzea eskaintzen zuen.
Momentu horretatik aurrera interneten hazkundea ikaragarria izan zen eta gaur egun guztiak ezagutzen dugun internet eratu zen.

informazioa hemendik:internet historia

martes, 18 de noviembre de 2014

ORDENAGAILUEN SORRERA

Hezkuntzan erabiltzen den teknologiari buruz hitz egiteko, teknologia hauen sorrera eta historia ezagutu behar dugu. Horregatik sarrera honetan, ordenagailuen historiari buruz hitz egin dizuet.

HASIERA
Ordenagailuei buruzko datarik garrantzitsuena 1936.urtea da. Urte horretan lehenengo ordenagailua izan zen sortua, Z1 ordenagailua ( Honrad Zuse). Z1  lehen ordenagailutzat hartu egiten da, programablea zen lehen ordenagailua zelako. Honen aurretik beste gailu batzuk zeuden baina hau baino potentzia gutxiagorekin. 1942. urterarte ordenagaluen ideiak ez zuen aurrera egin. Lehenengo konpainia " ABC Computers" zuen izena. Urte horretatik aurrera, mundu osoan zehar zenbait ikertzaile ordenagailuak aztertu egin zituzten hobetzeko asmoarekin. Puntu honetatik aurrera, ordenagailu txikiagoak eta azkarragoak egiten hasi ziren. IBM enpresa ordenagailuen munduan sartzerakoan, aldaketa garrantzitsua gertatu zen merkatu honetan. 

domingo, 16 de noviembre de 2014

Zein motatako teknologiak erabiltzen ditugu hezkuntzan?



Hezkuntza teknologiak aurrera egin dute gure gaur egungo gizartearekin batera. Hezkuntzan teknologia manualak erabiltzen hasi ziren, non irakasleak eta ikasleak arbela eta koadernoa erabiltzen zuten irakaskuntza ariketa guztiak bertan egiteko. Denbora aurrera egin ahala teknologiak metodo berriak txertatzen jarraitu du hezkuntzan. Hasieran txertatu zen oso teknologia garrantzitsu bat, kalkulagailua izan zen, honen bitartez irakasleek askoz errastasun handiago zuten matematika irakasgaian.


Horren ondoren, beste teknologia aurrerakuntza garrantzitsu bat eman zen, ez bakarrik hezkuntzarako baizik eta gizarte osoarentzako, ordenagailua agertu egin zen. Hasiera batean oso teknologia sinpleak ziren baina denbora igaro ahala gero eta funtzio gehiago betetzen zituzten, gaur egun arte. 


proeiktor


Ordenagailuarekin batera, proiektorea agertu egin zen. Hau baita ere, oso aurrerapen teknologiko erabilgarria izan zen, ez ordenagailu bezain nabaria baina klasean ondo egokitu zen. Proiekoreen bitartez, irakasgai magistralak  irakasten dira eta horretaz gain bideoak jarri daitezke.



Hezkuntzan erabiltzen diren teknologia guztietatik, ordenagailua eta internet-a dira eskolan gehien erabiltzen diren teknologiak, baina oraindik ez da hauek eman dezaketen %100 aprobetxatzen. Horrez gain, baita ere hemen sartu behar ditugu, radioa eta telebista (dvd eta bideoa) oso garrantzitsuak izan direlako hezkuntza prozesuan zehar.






informazioa hemendik hartuta:http://www.uoc.edu/web/esp/articles/joan_majo.html

martes, 4 de noviembre de 2014

HEZKUNTZA TEKNOLOGIARI HURBILKETA

Blog honi hasiera emateko eta gaia pixka bat kokatzeko, gaur egungo teknologia berriak hezkuntzan sartzeak dituen  abantailak eta desabantailak esango dizkizuet. Horrela zuek ere honi buruzko iritzia izan dezakezue eta abantaila eta desabantaila bakoitzarekin ados edo desados zaudeten esan.


  • Abantailak:
  1. Irakasleak eta ikasleak informatika eta komunikazio teknologia berriekin harremanetan jartzeak eskola gaur egungo mundura hurbiltzea dakar eta, baita lan mundura.
  2. Irakurketa, idazketa eta expresio esparruak landu egiten dira mundu funtzional batean.
  3. Ezagutza eta informazioa globalizatzera eta demokrazitatzera laguntzen dute.
  4. Talde lana sustatzen dute zentru desberdinetako ikasleen artean esparru nazionalean nahiz internazionalean, horrela experientzia komunak landu egiten dituzte eta modu interkultural batekin.
  5. Etxearen eta eskolaren arteko lotura sortu daiteke, internet-en bitartez, eta horrela gurasoak edo tutoreak, ikaslearen jarrera, aktibitateak eta programen edukiak eta egitura jakin dezakete.
  6. Beste hizkuntza eta kultura batzuen ezagutza sustatzen dute.
  7. Informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta antolatzeko gaitasunak lantzen dituzte.
  8. Ikasleak hobetu adaptatu egiten dira ariketetara, izan ere, maila altuago edota baxuagoa behar duten ariketak daudelako.
  9. Irakasleek eta ikasleek eskura dute informazio berriena eta horrek horien motibazioa igotzen du.


  • Desabantailak:

  1. Irakasleek ez dute formazio nahikorik teknologia berri hauek modu orokor batean erabiltzeko.
  2. Zentruak ez dute software eta informatika ekipo nahikoa ikasleek teknologia berrien erabilera orokor bat egin dezaten.
  3. Irakasleek askotan klasearen kontrola galtzen ari diren sentzasioa pairatzen dute eta baita ikasleen ikasketa prosezuarena.
  4. Askotan denbora gehiegi galtzen dugu informazioa topatzen.
  5. Interneten bitartez edonork informazioa jarri dezakeenez, askotan aurki dezakegu informazio hori eskasa izatea edota ez komenigarria izatea, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren kasuan programa fidagarriak daude.
  6. Askotan programa asko teoria konduktistetan daude oinarriturik eta gaur egungo irakaskuntza planteamenduekin ez datoz bat.


Hau irakurri ondoren bideo bat utziko dizuet, teknologiak historian zehar hezkuntzan izan duen garrantzia irudikatzen duena.





lunes, 3 de noviembre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur  egun ikaslek teknologiaren mundu batean bizi dira eta ezagutza horietaan natiboak direla esan daiteke. Ikasleek egunean zehar teknologia berriak erabiltzen dituzte, baina eskolan kontrakoa gertatzen da, izan ere, eskolak esparru honetan nahiko atzeraturik daudelako. Antzinako metodoak erabiltzen ditu eskolak eta aldatu egin behar ditu.

Ikuspuntu honetatik nahiko oinarrizkoa da eskoletan teknologia erabiltzen hastea. umeek euren etxeetan egunero erabiltzen dutenez, honek pizgarri moduko bat izango litzateke eskolan arreta handiago izateko eta baita irakasgaiak umeei egokitzeko.

Azkenik, kontuan izan behar dugu, klaseko ikasleak teknologia hauek eskuratzeko baliabideak dituztela. hori zihurtatu ondoren, honi esker ikasleak motibatuago sentituko dira eta klasearen dinamika beste modu batekoa izango da. Ezin daitezke irakatsi gaur egungo umeak metodo atzeratuekin.


Hitz Gakoak:
- natibo digitalak
- ikt-ak integratu
- alfabetatze digitala
- prestakuntza eza
- teknologia


Galderak:
- zein metodo erabili behar dira gaur egungo ikasleekin?
- IKT metodoak zein adinarekin hasi gaitezke erabiltzen?

viernes, 24 de octubre de 2014

bostgarren sarrera

sarrera honetan irudi bat txertatuko dugu.



irudia hemendik hartuta: http://tecnologiayeducacionportafoliovirtual.yolasite.com/

laugarren sarrera

sarrera honetan vimeoko bideo bat txertatuko dugu.

Tecnología: conocer los riesgos y aprender a usarla from ONTI on Vimeo.

hirugarren sarrera





sarrera honetan youtube bideo bat igoko dugu.

bigarren sarrera

sarrera honetan bideo bat txertatuko dugu ordenagailutik.






lehenengo sarrera

Hau nire blogeko lehenengo sarrera da. Blog hau teknologia berriak hezkuntzan duten garrantziari buruz hitz egingo du.