miércoles, 7 de enero de 2015

Web 2.0-ren errekurtso pedagogikoak

Sarean hainbat errekurtso desberdin aurkitu ditzakegu, baina web 2.0 an sarturik dauden errekurtso hauek zenbait ezaugarri izan behar dituzte, horien artean publikatzeko, nahasteko, erlazionatzeko eta taldeka lan egiteko balio behar dute. Ezaugarri hauetako bat ez bada agertzen, ezin dezakegu web 2.0 errekurtso moduan hartu.
Hori kontuan hartuta errekurtso hauek aurkeztuko ditut:

  1. Blog-ak. Blog-ak ezagutza sortzeko herramintak dira. Irakaskuntza arloan edukiak mantentzeko leku moduan erabili ohi da, eta bertan komentarioak jarri daitezke, edota tutoria deialdiak ipini... Irakaskuntza arlotik kanpo, bakoitzaren pentsamenduak bertan jartzeko edota lanak bertan publikatzeko erabili daiteke.
  2. Wikiak. Elkarlana esan nahi dute. Wikika jerarkiak apurtzen dituzte eta irakaskuntza guztiek jaso egiten dute. Bertan komunikatu egin zaitezke, edota lanak egin eta presentatu...
  3. Podcast eta vodcast. Bertan rss aurkitu ditzaketa eta horien bitartez nahi ditugun berriak eguneratu ditzakegu edota errekurtso profesionalak elkarbanatu...
  4. Mundu birtualak eta sare sozialak.  Mundu birtualak irakaskuntza gaitasun oso handia dute, ikasteko leku segurak direlako eta bertan entsaiatu egin daitekeelako inolako beldurrik gabe. Gaur egun edozien pertsonak erabili ditzake.
  5. Flickr edo Picasa. Errekurtso hau argazkiak igotzeko eta elkarbanatzeko balio du. Irakasle askok plataforma hauek erabiltzen dituzte klaseko irteeretako argazkiak bertan igotzeko, betiere familien parte hartzearekin.
  6. Youtube, Ustream... bideo programak dira. Honen bitartez bideoak grabatu ditzakegu, exposisio bat egin, entrebista bat, klase bat aurrera eraman...
  7. Mapa kolaboratiboak. Google maps-en bitartez bidaia birtualak egin daitezke, bertan atal politikoak, historikoak, geografiak...aztertu egi daitezke.
  8. Plataforma birtualak(moodle) eta foroak. Errekurtsoen artean, hoberena moduan hartu dezakegu irakaskuntzari deritzonez. Aurreko errekurtso gehienak honen bitartez erabili daitezkelako.

lunes, 5 de enero de 2015

Nola barneratu web 2.0 ikasketa prozesuan

Web 2.0 duela zenbait urte barneratu egin da prozesu formatiboan, eskola 2.0 erabiliz zehatzagoak izateko, baina hau kasu gehienetan ez dago ondo aplikaturik. Web 2.0 aplikatzeko orduan ondorengo puntuak izan behar ditugu kontuan:

  • Irakasleak rol aldaketa bat izan behar du. Irakaslearen klasea emateko era aldatu behar da, orain ezagutzak ez ditu berak esan behar, baizik eta antolatu eta orientatu informazioa.
  • Ikasleak rol aldaketa bat jaso behar du baita ere. Ikasleak ez du bakarrik irakasleak esaten duena entzun behar baizik eta parte hartu behar du eta lagundu behar du ariketa bat egiterakoan, beraren ezagutzak ondo aplikatuz.
  • Irakaskuntza tradizionala alde batera utzi eta ezagutzak sortu eta bilatzaile bihurtu behar gara. Alde batera utzi behar dugu irakaslearen rol tradizionala, hau da, ikasleak eserita egotea ezer egin gabe irakasleak haren ezagutzak trasmititzen dituen bitartean. Horren ordez, ikasleak motibatu eta web 2.0 ren bitartez lortu daitezkeen ezagutzak antolatu behar ditu. Horrela ikasleak bilatzen ikastea sustatzen da.
  • Metodologia aldaketa eta ikaskuntza estilo berriak. Ezinbestekoa da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan web 2.0 barneratzean, metodologia eta estilo berriak garatzea.
  • Irakasleen formakuntza. Irakasleek formakuntza jaso behar dute teknologia berrietara egokitzeko. Ez dauka zentzurik hainbat errekurtso teknologiko izatea, gero irakaslegoak erabiltzen ez baditu.
  • Konpetentzia berriak garatu. Konpetentzia eta ezaugarri berriak garatu behar ditugu bilatutako informazio ezagutzan bihurtzeko.
Argi dagoenez, Web 2.0 irakaskuntza sistema aurrera eramateko, ez da nahikoa irakasleak formakuntza jasotzearekin eta ikaastoletan errekurtso teknologikoak jartzearen, baizik eta aldaketa sakon bat egon behar da irakaskuntza prosezuaren barnean guztiak metodo berria honetara moldatu daitezen.









WEB 2.0

Sarrera


Izen hau, web 2.0, Tim O`Reilly eta Dale Dougherty eman zioten 2004, eta brainstorming baten ondoren lortu zen izena. Web 2.0 deritzo, web-aren bigarren generazio bati non erabiltzaileen komunitateak eta zerbitzu eta aplikazio talde batek aldaketak jasotzen dituen elkarlan sozialari esker.
Honek hezkuntza mailan hainbat aukera eskaintzen ditu, lan taldean aritu daitekeelako eta horrek lan indibiduala alde batera usten duelako. Horrela irakasleak erditzaile papera du eta ikasleak bere ikaskuntzaren atal aktibo dira, hau edozein momentu edota lekutan aurrera eraman ahal izanez.

Horregatik, gure hezkuntza prozesuan termino hau aplikatu aurretik hurrengo ezaugarriak kontuan izan behar ditugu:
Esquema de la web 2.0
  • Interaktibitatea, ezinbestekoa da.
  • Konektibitatea, sarera sartu ahal izateko
  • Aplikazioak aldatu daitezkeela eta bakoitzaren gustura modifikatu.
  • Aplikazioak lan taldean aritzeko eta parte hartzeko izan behar dira. Erabiltzaileen arteko parte hartzea sustatu egin behar da edukiak sortzeko orduan.
  • Aplikazioa, erabiltzaile bakoitzaren jakintza maila izan behar du kontuan eta guztioi egokitua egon behar da.
  • Aplikazioak doan izatea oso garrantzitsua da erabilera izan dezaten.
  • Aplikazioak mobilitatea izan behar du, izan ere, gaur egun informazioa hainbat iturri desberdinetatik igo daiteke sarera...mugikorretik, ipad....

Alde positiboak eta negatiboak


  1. Positiboak
  • Irakaskuntza eraginkorragoa da, ikasleak parte hartzen dutelako prozesuan.
  • Ez du interneteko aparteko ezagutzarik eskatzen.
  • Erabiltzaileen arteko komunikazio hobetzek du.
  • Ikasketa denborak hobetu egiten dira, izan ere, erabiltzailearen arabera moldatu egin daitezke.
  • Irakas prozesuan metodologia praktikoagoak erabili daitezke.
  • Web-arekiko interesa handitu egiten da.
  • Informazioa momentu oro jaso daiteke.
  • Sortutako edukiak hobetuz, esperientzia berriak lantzen ditu.
    2. Negatiboak
  • Jasotzen dugun informazioa beti ez dator iturri ezagunetik, horregati horren kalitatea eztabaidagarria izan daiteke.
  • Ikasleak ez dakite web 2.0 ko tresnak ondo erabiltzen eta horietara ikasleak moldatu daitezen denbora bat igaro behar da.
  • Horrez gain, informazio gehiego lortu daiteke eta horren ondorioz guztia ezian daiteke prozesatu.