lunes, 5 de enero de 2015

Nola barneratu web 2.0 ikasketa prozesuan

Web 2.0 duela zenbait urte barneratu egin da prozesu formatiboan, eskola 2.0 erabiliz zehatzagoak izateko, baina hau kasu gehienetan ez dago ondo aplikaturik. Web 2.0 aplikatzeko orduan ondorengo puntuak izan behar ditugu kontuan:

  • Irakasleak rol aldaketa bat izan behar du. Irakaslearen klasea emateko era aldatu behar da, orain ezagutzak ez ditu berak esan behar, baizik eta antolatu eta orientatu informazioa.
  • Ikasleak rol aldaketa bat jaso behar du baita ere. Ikasleak ez du bakarrik irakasleak esaten duena entzun behar baizik eta parte hartu behar du eta lagundu behar du ariketa bat egiterakoan, beraren ezagutzak ondo aplikatuz.
  • Irakaskuntza tradizionala alde batera utzi eta ezagutzak sortu eta bilatzaile bihurtu behar gara. Alde batera utzi behar dugu irakaslearen rol tradizionala, hau da, ikasleak eserita egotea ezer egin gabe irakasleak haren ezagutzak trasmititzen dituen bitartean. Horren ordez, ikasleak motibatu eta web 2.0 ren bitartez lortu daitezkeen ezagutzak antolatu behar ditu. Horrela ikasleak bilatzen ikastea sustatzen da.
  • Metodologia aldaketa eta ikaskuntza estilo berriak. Ezinbestekoa da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan web 2.0 barneratzean, metodologia eta estilo berriak garatzea.
  • Irakasleen formakuntza. Irakasleek formakuntza jaso behar dute teknologia berrietara egokitzeko. Ez dauka zentzurik hainbat errekurtso teknologiko izatea, gero irakaslegoak erabiltzen ez baditu.
  • Konpetentzia berriak garatu. Konpetentzia eta ezaugarri berriak garatu behar ditugu bilatutako informazio ezagutzan bihurtzeko.
Argi dagoenez, Web 2.0 irakaskuntza sistema aurrera eramateko, ez da nahikoa irakasleak formakuntza jasotzearekin eta ikaastoletan errekurtso teknologikoak jartzearen, baizik eta aldaketa sakon bat egon behar da irakaskuntza prosezuaren barnean guztiak metodo berria honetara moldatu daitezen.









No hay comentarios:

Publicar un comentario