lunes, 3 de noviembre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur  egun ikaslek teknologiaren mundu batean bizi dira eta ezagutza horietaan natiboak direla esan daiteke. Ikasleek egunean zehar teknologia berriak erabiltzen dituzte, baina eskolan kontrakoa gertatzen da, izan ere, eskolak esparru honetan nahiko atzeraturik daudelako. Antzinako metodoak erabiltzen ditu eskolak eta aldatu egin behar ditu.

Ikuspuntu honetatik nahiko oinarrizkoa da eskoletan teknologia erabiltzen hastea. umeek euren etxeetan egunero erabiltzen dutenez, honek pizgarri moduko bat izango litzateke eskolan arreta handiago izateko eta baita irakasgaiak umeei egokitzeko.

Azkenik, kontuan izan behar dugu, klaseko ikasleak teknologia hauek eskuratzeko baliabideak dituztela. hori zihurtatu ondoren, honi esker ikasleak motibatuago sentituko dira eta klasearen dinamika beste modu batekoa izango da. Ezin daitezke irakatsi gaur egungo umeak metodo atzeratuekin.


Hitz Gakoak:
- natibo digitalak
- ikt-ak integratu
- alfabetatze digitala
- prestakuntza eza
- teknologia


Galderak:
- zein metodo erabili behar dira gaur egungo ikasleekin?
- IKT metodoak zein adinarekin hasi gaitezke erabiltzen?

No hay comentarios:

Publicar un comentario