martes, 4 de noviembre de 2014

HEZKUNTZA TEKNOLOGIARI HURBILKETA

Blog honi hasiera emateko eta gaia pixka bat kokatzeko, gaur egungo teknologia berriak hezkuntzan sartzeak dituen  abantailak eta desabantailak esango dizkizuet. Horrela zuek ere honi buruzko iritzia izan dezakezue eta abantaila eta desabantaila bakoitzarekin ados edo desados zaudeten esan.


  • Abantailak:
  1. Irakasleak eta ikasleak informatika eta komunikazio teknologia berriekin harremanetan jartzeak eskola gaur egungo mundura hurbiltzea dakar eta, baita lan mundura.
  2. Irakurketa, idazketa eta expresio esparruak landu egiten dira mundu funtzional batean.
  3. Ezagutza eta informazioa globalizatzera eta demokrazitatzera laguntzen dute.
  4. Talde lana sustatzen dute zentru desberdinetako ikasleen artean esparru nazionalean nahiz internazionalean, horrela experientzia komunak landu egiten dituzte eta modu interkultural batekin.
  5. Etxearen eta eskolaren arteko lotura sortu daiteke, internet-en bitartez, eta horrela gurasoak edo tutoreak, ikaslearen jarrera, aktibitateak eta programen edukiak eta egitura jakin dezakete.
  6. Beste hizkuntza eta kultura batzuen ezagutza sustatzen dute.
  7. Informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta antolatzeko gaitasunak lantzen dituzte.
  8. Ikasleak hobetu adaptatu egiten dira ariketetara, izan ere, maila altuago edota baxuagoa behar duten ariketak daudelako.
  9. Irakasleek eta ikasleek eskura dute informazio berriena eta horrek horien motibazioa igotzen du.


  • Desabantailak:

  1. Irakasleek ez dute formazio nahikorik teknologia berri hauek modu orokor batean erabiltzeko.
  2. Zentruak ez dute software eta informatika ekipo nahikoa ikasleek teknologia berrien erabilera orokor bat egin dezaten.
  3. Irakasleek askotan klasearen kontrola galtzen ari diren sentzasioa pairatzen dute eta baita ikasleen ikasketa prosezuarena.
  4. Askotan denbora gehiegi galtzen dugu informazioa topatzen.
  5. Interneten bitartez edonork informazioa jarri dezakeenez, askotan aurki dezakegu informazio hori eskasa izatea edota ez komenigarria izatea, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren kasuan programa fidagarriak daude.
  6. Askotan programa asko teoria konduktistetan daude oinarriturik eta gaur egungo irakaskuntza planteamenduekin ez datoz bat.


Hau irakurri ondoren bideo bat utziko dizuet, teknologiak historian zehar hezkuntzan izan duen garrantzia irudikatzen duena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario